Joan edukira

Egunkariaren auzia eta kazetarien etika

2010/04/14

Zazpi urte ondoren, astelehenean absolbitu zituzten Egunkariko 5 auzipetu. Sarean oihartzun handia izan du berri honek blog, twitter eta bestelako sare sozialetan ehunka erreferentzia sortu dira egun gutxitan.

Horietako batetan, Luistxo Fernandez-ek, Hemeroteca de sandeces sobre Egunkaria, izeneko idatzi batean orain dela zazpi urte kazetari eta beste zenbait pertsonek esandakoak jaso ditu.

Bertako protagonista askok adierazpen askatasuna, errugabetasun-presuntzioa, kazetarien etika, formaltasuna, profesionaltasuna, errespetua… askotan goraipatu eta harrotasunez exijitzen dituzten gauzak diren arren, oraingoan hemerotekak argi utzi digu beraien kazetaritza etika.

Egiaren bila ibili ordez, gertaerak manipulatu eta krudeltasun osoz iritzi eta usteak adierazi zituzten hainbat profesionalek orain dela 7 urte. Hitz gogorrak, pertsona errugabeak  terroristatzat jotzen eta torturei buruz gustu txarreko bromak eginez.

Denborak arrazoia kendu dien arren, nor bota da atzera orain? Konpondu ahal daiteke egindako mina? Beste muturreko jendeak etika berdinarekin jokatu ohi du?

Fermin Mugurazak 2003. urtean Madrilen musika sari bat jasotzean esandako elkartasun hitzak jende askok txistukatu zituen. Oraingoan ordea, isiltasuna gailentzen da. Bitartean, euskaldunok egunkari bat galdu dugu eta pertsona errugabe asko ekonomikoki, fisikoki eta psikologikoki kaltetuak izan dira.

No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

  • delicious

  • Esteka interesgarriak

  • Flickr

    Rubio

    Lisabö Durangon

    Aizkorri(07-12) - 024

    More Photos
  • Twitter

  • Follow

    Get every new post delivered to your Inbox.